XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honi ez zioan kezka haundirik Joshe Mielek.

Baina... behia... hori serioa zuan.

Orduan, zer egin behar zian bada?

Dorrera igo eta hasi dinbi, danba! dinbi, danba! su-deika.

Ez zian besterik...

Hautatu gabe, ikus ditzagun Por robar un congrio idazkiaren puska batzuk.

Garaia 1726. urtea da, eta arrunt ikusgarriak dira.

Protagonista, Domingo de Labraza da, Bargotan sortua.

Honek arrain freskua saltzen zituztenetariko bat oharkabe harrapaturik, itsasaingira eder bat ohostu, xorkatu edo xixkatu egin zion.

Gaiztakeria hau Iruña zaharreko urtekarietan agertzen diren larrienetarikoa zen.

Hainbesterakoa izanik, garai hartan hiriko Erreximendua osatzen zuten jaun zinegotzi guztiak bildu ziren, saio berezian.

Bero-beroan harrapatu zuten (ez itsasaingiria, lapurra baizen), eta lagunarekin batera agintariaren aitzina eramanda, honek agindu zuen bai bata zein bestea egoki giltzaperatzea, harik eta hiriak saio berezian bildurik justitziaz haiekin zer egin behar zen erabaki arteraino.

José Muro, Rincón de Soto herrikoa, zuen Domingoren lagunak izena.

Alferrik suertatu zitzaion lehor-arrantzaleari itsasaingira hartzearen helburua gastronomikoa ez zela erratea, bere asmoa Compañia Kolegioko Natur Zientziak Mintegiari ematea zela baizik.

Hiriak bere erabaki gogorra eta zilegikoa mantendu zuen zalantzarik gabe; eta Domingo izeneko hark bereari eutsi zionez, Arribillaga lizentziatuak, Burgoko agintaria, erantzun zion erabakior Publio Ovidio Nason bizi zela erabiltzen zen hizkeraz:

-Qui velit pisces, reversum suum abluat.

Hau da, gutti goiti beheiti zera: Arrainik nahi duenak, buzti dezala..., e.a..

Edo eros dezala, erreumaren beldurrez badago... Bai erranahitsua, lizentziatuaren erantzuna.

Bere izena eta mezetarena gozoki nahasiz, Sanpremines de otros tiempos idazkian, sabaiko kutxatik 1819ko agindu batzuk, zezen-plazako barne Gobernu politikorakoak berreskuratzen ditu, eta hona dakarzkit hizkeraren edertasuna dela eta; izan ere, zein bere tokian, humorez idatziriko festa-aginduak edo salmentarako iragarkiak dakarzki gogora.

Eta agindu hauek egokiak zaizkio hari honi